Aurkibidea

Aurkezpenak

Ospitaleko dieta osasuntsua

Niretzat poztasun handia da Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) elikadura zerbitzuak egindako liburu zoragarri hau aurkeztea. Honela bada, urtearen 365 egunetan gure zerbitzu dietetikoaren kalitatea mantentzen laguntzen duten pertsona askoren lana goraipatu eta argitaratu nahi dugu. Zalantzarik gabe, dieta oinarrizko laguntza da ospitaleratuta egon behar duten pertsonentzat, euren osasun-egoera mantendu eta berreskuratu dezaten.
Zure janaria zure medikamentua izan dadila zioen Hipokratesen -orain bi mila urte baino gehiago Grezia zaharrean bizi izan zen medikua- atsotitzak gaur egun oraindik indarrean dirau. Gaixotasunen kontra egiteko, beste aukera batzuen artean, Hipokratesen corpusak proposatzen du elikadura osasuntsu eta orekatsua; eta ondorioztatzen du eritasun oro pazientearen jateko aztura aldatuz sendatzen dela.
Bestaldetik, duela gutxi etxe honetako profesional asko eta ehunka boluntarioren laguntzari esker, AUO-k partaidetza izan duen dieta mediterraneoa eta gaixotasun kardiobaskularrei buruzko ikerketa baten emaitza ezin hobeak ezagutu ditugu. Beraz, nabaria da ospitaletik pasatzen diren pertsonen, eta orokorrean, biztanleen elikadurarekiko dugun interesa. Hori dela eta, AUO-n erabiltzaile eta pazienteen elikadura ahalik eta gehien zaintzeko helburua argi dugu,
sukaldaritza ona baloratzen den lurraldean osasuna eta plazerra uztartzen saiatuz. Dibulgaziozko liburu hau da
bizitza osasuntsuaren aztura garrantzitsu bat- elikadurahedatzeko gogoaren emaitza.

Aurrekoa kontuan izanik, egileei eta babesleei liburua argitaratzeko egin duten ahalegina eskertzea beharbeharrezkoa
da. Izan ere, elikadurak bizitza kalitatearekin batera duen garrantziarekin kontzientziatuta dauden pertsona askorentzat elikadurari buruzko erreferentzia izan daiteke.


JESÚS MUÑOZ FERNÁNDEZ
Zuzendari kudeatzailea
ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA



Osasunean inbertitzea

Ospitaleak pertsonen ongi preziatu bat, osasuna hain zuzen, berreskuratzeko zentroak bezala sortuak izan dira. Beti aintzat hartzen dugu mediku, erizain, erizaintzako laguntzaile edo zeladoreen lana. Profesional horiek oinarrizko zutabeak dira gure laguntza-zerbitzuak erabili behar dituzten pazienteak sendatzeko.
Baina, badira beste langile ezezagun batzuk egunez egun oinarrizko eta beharrezko lana egiteko ardura dutenak: ospitaleratutako pertsona guztientzako eta bakoitzarentzako janari-menuak prestatzearena. Euren lana ezezaguna bada ere, ez da garrantzi gutxikoa. Sukaldeko langileak egunero pazienteentzat
ehunka menu arretaz prestatzen ahalegintzen dira. Jakin badakigu, gaixorik dauden pertsonen elikadura,
bereziki, garrantzi handikoa dela euren egoera eta geroko errekuperazioa hobetzen laguntzen baitu.
Asmo horretatik jaio da liburua, sukaldeko profesionalen lana ezagutzera ematea eta dieta osasungarria izateko nahi duenaren esku zenbait errezeta erraza eta askotarikoak jartzea helburu dituena. Haientzat guztientzat, gure esker ona euren lan pairamentsu eta zuhurragatik. Azaldutakoagatik, Arabako Unibertsitate Ospitaleak- Aramark janari-enpresaren laguntzaz- irmo uste du argitalpena – polita, erraza eta erabilgarria – osasunean benetako inbertsioa dela, eta bere hedapena erabiliko duten pertsonen bizitzaren kalitatea hobetzen lagunduko duela. 



FERNANDO ENCINAR MARTÍN
Ekonomia eta finantzako zuzendaria 
ARABAKO UNIBERTITATE OSPITALEA 



AUO-KO Sukaldea,, munduari irekia

Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Komunikazio zerbitzuarentzat pozgarria da lan honen edizioa koordinatu izana. Izan ere, lan honek helburu du gure pazienteei onena eskaintzeko sutegietan buru belarri diharduten gizon eta emakumeen ahalegina – liburu polit bat bihurtu dena-ezagutzera ematea.
Gure ustez, hauxe da komunikaziorik onena: gure profesionalen jarduera gainontzeko langileei, eta nola ez, biztanleei ezagutzera ematea. Horren sinplea eta horren garrantzitsua. Beraz, liburuak apaturiko betekizunez gain, askoz gehiago ere betetzen ditu. Paperezko euskarriak bat egiten du euskarri digitalarekin (web aplikazioa) gure errezetak bazter guztietara hel daitezen, eta honela, espero dugu AUO-ko sukaldaritza munduari zabala izatea eta elikadura osasuntsua izateko abantailekin kontzientziatzen laguntzea. Hona hemen, ehun errezeta erraz eta osasuntsu, euren osagai eta energia-ekarpenarekin modu sinplean prestatzeko.


JOSU OSÉS ZURBANO
Komunikazioburua
ARABAKO UNIBERTITATE OSPITALEA
 
ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA
HOSPITAL UNIVERSITARIO ARABA