Aurkibidea

Sarrera

Ospitaleko sukaldaritza: konpromiso bat

Janari-dietak errekuperazio medikoa, kirurgikoa eta abarreko prozesu askotan laguntzeko ezinbesteko baliabideak dira;
edota gaixotasunaren beraren tratamenduaren oinarri nagusia ere badira:: diabetesa, hipertentsioa, hiperkolesterolemia, eta abarrekin gertatzen den bezala.

Argudio hauek ospitaleko sukaldaritza berria tradizionalarekin desberdintzea eragin dute. Azken honek
sukaldaritza-prestaketa desberdinen bidez zentzumenen asebetetzean arreta jartzen du. Horrekin ez dugu esan
sukaldaritzako asebetetze honi uko egin behar diogunik, baizik eta gure helburu nagusia izan behar ez dela.

Ospitaleko sukaldaritzaren dieta baten helburu nagusia balio nutrizionala da, beste batzuei (gastronomikoak, kulturalak,
e.a.) uko egin gabe.

Higienearen ikuspuntutik, ospitaleak ematen dituen dietak seguruak behar dute izan. Gure aldetik arduragabetasuna litzateke, ematen dizkiegun elikagaien bidez, gure pazienteei toxiinfekzio, intoxikazio, e.a. kutsatuko bagenie, haiek defentsa gutxi dutela suposatzen baitugu.

Elikagaien segurtasuna bermatuta dago, 9001/2008 Kalitateziurtagiriaren egungo arauari esker, AAKPK (Arriskuen
Analisia eta Kontrol Puntu Kritikoak) autokontrol-sistemari esker eta eguneroko menua prestutzen duten langile guztiei
ematen zaien etengabeko prestakuntzari esker.

Ospitaleko sukaldaritza edo “Elikadura zerbitzua” – gehien gustatzen zaidan izena - Ospitaleko paziente-erabiltzaileen
elikaduraren arduraduna da, beti konpromiso nutrizional, gastronomiko eta higienikok aintzat hartuz, ospitaleratutako
pazienteei zuzenduak direnak. Honela, erantzukizun hori burutzeko gizon eta emakumez osaturiko plantilla dugu, horretarako, instalazio egokietan euren eginkizunak betetzen dituztenak.

Harrotu egiten nauen plantilla hau profesionalek osatzen dute, gure erantzukizunean parte hartzen duten gaietan
bereziki prestuak eta trebatuak izan direnak; zerbitzuetako langileak, sukaldariak, dietistak eta erdi mailako arduradunak
adituak dira Nutrizio eta Dietetika, Elikagaien segurtasuna, Sukaldaritza eta honen teknikak, Industria eta elikagaien teknologia, Kudeaketa eta abarrean.

Liburu honekin lortu nahi ditugun helburuak honakoak dira:

Gure lanaren eta bere emaitzaren garrantzia ezagutaraztea.

Bai osasun-langileentzat, bai paziente eta hauen senideentzat kontsulta egiteko tresna balio izatea.

Gure ospitaleko dietak osatzen dituzten platerak erakustea.

Gure kezkarik nagusietako bat pazienteen asebetetze-maila altua lortzea da. Horretarako urtero inkesta bat egiten da,
eta azken 17 urteotako emaitzak gogobetekoak dira, %95etik gorako portzentajearekin.

Liburuan bai udako, bai neguko errezeten plateren fitxa oso guztiak garatzen dira. Haietariko bakoitzean honakoak ikus
ditzakegu: osagaien osaketa eta bere gramajea, egiteko modua, nutrizio-baloreak eta plateraren argazkia.

Era berean, adierazi beharrekoak dira sentimendua, profesionaltasuna, egunez egun hobetzeko asmoa, eta honekin pazientearen ingurua hobetzea, eta behitzat jateko orduan etxean bezala sentitzea.



IÑAKI POLO RODRÍGUEZ
Ostalaritzako arduraduna
ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA


ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA
HOSPITAL UNIVERSITARIO ARABA